XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kontzilioak deliberatuak, girixtino gehienek gogotik onartu zituzten.

Bakar batzu haatik jazarri ziren: Kontzilioa tronpatu zela eta Ebanjelioaren bidetik baztertu.

Liturgia berrian ez dute sartu nahi izan.

Frantzian, Kontzilioaren kontrako horietan ezagutuena da Lefebvre Jaun apezpikua: haren inguruan edo hari jarraikitzaile, badira han-hemenka girixtino multxo batzu, elgarretaratzen direnak, beren arteko apez batzuekin, lehengo meza xaharra begiratzen dutela, Pio V-garrenaren meza.

Orai artio, Paulo VI-garrenak lehenik, eta Joanes-Paulo II-garrenak haren ondotik, manatu dute azken Kontzilioak erakutsi moldean eman zezaten apez guziek meza, eta utz beraz lehengo hura.

Bainan tradizionaliztak edo integriztak deitzen ditugun horiek, beren hartan tematu dira, eta beren moldeari uko egin baino nahiago ukan dute Aita Sainduaren kontra jarri.

Eta huna joan den astean Erromatik jin berria: hemendik aintzina, apezpiku bakotxak bere diosesan emaiten ahalko du, delako Pio V-garrenaren meza haren baimena.

Ez haatik nor-nahiri eta nola-nahi.

Meza hura nahi duten apez eta fededunek beren apezpikuari eginen diote galdea.

Bainan galde hori egitean, garbiki beharko dute agertu Batikanoko Kontzilioaren mezaren balioa osoki ezagutzen dutela, eta beraz Kontzilioaren erakaspenak onartzen dituztela.

Bestalde, Pio V-garrenaren meza, apezpikuak manatu tokietan eta egunetan emanen dute; parropietako mezetan, beti molde berria beharko da erabili.

Aita Sainduak egin duen urratsaren konprenitzeko, hau behar da gogoan hartu:.